XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 7ko ERABAKIA, Udal-egitamuketa birraztertzeko eta indarrean dagoen Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketaren legeari egokitzeko erazko bidea finkatzeko, Abanto eta Zierbenako Udalak egindako eskeari buruz.
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa
Epe horrek dirauen artean H12-157/81-P02 zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko 15ean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzan.
Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 7.
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 19ko ERABAKIA, Guztizko Egitamuaren Aldakuntzarekin,
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; eske hori, Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Epe horrek dirauen artean (HII - 012/82-P03-A) zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko lehenengoko lehenengoan dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.
Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 19.
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.